Pintaketa matxistak eta faxistak egin dituzte Lasarte-Oriako Oriarte institutuan

Ikastetxeko Ikama taldeak adierazi du Martxoaren 8an egin zituzten dinamiken harira egin dituztela margoketak. Elkarretaratzea egingo dute arratsaldean.

Oriarte insitututuan egin dituzten margoketak. ORIARTEKO IKAMA
2023ko martxoaren 10a
13:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Pintaketa matxistak eta faxistak agertu dira gaur Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Oriarte institutuko pareta batean. Ikastetxeko Ikama taldeak gertatutakoa salatu du sare sozialen bidez, eta «nazkatuta» daudela adierazi dute: «Ez da lehen aldia, ezta bigarrena ere; hirugarren aldiz zuzeneko eraso bat pairatu dugu».

Azaldu dutenez, taldeak Martxoaren 8an egin zituen dinamikak daude ekintza horien jatorrian: «Egunean bertan ez genuen inolako kontra-erantzunik jaso. Gaur, berriz, gorrotoa pintada bidez erakutsi digute». Baina argi dute gorroto hori taldea egiten ari den «lanaren eraginkortasunaren isla» dela.

Taldeak, baina, pintaketak morez margotu ditu gaur goizean, eta horren ostean egindako elkarretaratzean argi erantzun diete pintaketen egileei: «Honen aurka, euskal ikasleria feminista martxan! Aurrean izango gaituzue!». Arratsalderako ere elkarretaratzera deitu dute; Okendo plazan izango da, 19:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.