Erasoa

Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-ren Bilboko egoitzan

'Indarkeriak ez du generorik' eta 'Ez gehiago aurrez aurre jarri gizon eta emakumeak' idatzi dute ateetan.

jarraia163832.jpg
2019ko martxoaren 10a
13:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Ahal Dugu-k sare sozialetan egin du salaketa, eta pintaketen irudiak ere zabaldu ditu. Horietan, honako mezu hauek irakur daitezke:"indarkeriak ez du generorik" eta "ez gehiago aurrez aurre jarri gizon eta emakumeak".

Alderdiak gaitzetsi egin du erasoa, eta salatu du zenbaitek ez dakitela ezer feminismoari buruz. "Tamalez, horren frogak ikus ditzakegu toki askotan. Gure Bilboko egoitza zikindu dutenek jakin behar dute ez gaituztela beldurtzen. Berdintasunaren alde lanean jarraituko dugu. Gora borroka feminista", adierazi dute alderdiko iturriek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.