Gora Eusko Gudariak, Amnistia Osoa eta Jo Ta Ke irakur daiteke Iurretako batzokiaren horman eginiko pintaketetan. Eta antzeko idatziak agertu dira Portugaleteko batzokiaren kanpoaldean ere.
BBB Bizkai Buru Batzarreko Presidente Itxaso Atutxak salatu du gertatutakoa. "Noiz arte jasan behar ditugu halako erasoak. Indarkeria besterik ezagutzen ez dutenek, jakin beharko lukete bide luzea dutela egiteko", adierazi du buruzagi jeltzaleak.
Iurretako Batzokian egindako pintadak gaitzetsi nahi ditugu. Hori ez da bidea #HorrelaEz
— Iurreta Eginez-EAJ (@iurretaeginez) 2019(e)ko urtarrilaren 27(a)
Nuestra condena a las pintadas realizadas esta noche en el Batzoki de #Iurreta .Ese no es el camino #AsiNopic.twitter.com/xp2qyX60Ah
PPk eta PSEk POrtugaleten dituzten bulegoetan ere pintaketak egin dituzte. Bi alderdiek salatu dituzte erasoak.
Oier Gomez euskal preso ohia Baionako erietxean hil eta hurrengo egunean agertu dira presoen aldeko mezuak batzokietan. 35 urteko gasteiztarra, 2017ko apirilean utzi zuen aske Frantziak, Ewingen sarkoma diagnostikatu, eta buruan eta aldakan metastasia aurkitu eta hilabete gutxira.