Erasoa

Pinturaz betetako globoak jaurti dituzte Gasteizko batzokiaren aurka

Pinturaz betetako globoak jaurti zituzten atzo gauean norbaitzuk Gasteizko Zaramaga auzoko batzokiaren aurka. Ondorioz, EAJren egoitzaren fatxada zikinduta geratu da.

2006ko maiatzaren 19a
12:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, atzo gauean, 22:20 aldera, gertatu zen erasoa. Gertakari horren harira agiria plazaratu du ABB Araba Buru Batzarrak, eta erasoak eragindako "ondoeza" adierazi du. Halakoek giroa nahasi besterik ez dutela egiten iritzi diote jeltzaleek, eta une honetan "erabakitzeko eskubidea gauzatzearen alde" dauden guztiak "batuta" egotea ezinbestekoa dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.