PIP protesiak dituztenekin hitz egiteko eskatu diete erietxe pribatuei

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Kaltetuekin hitz egitea galdegin die Osakidetzak PIPmotako bularreko protesiak jarri dituzten erietxe pribatuei. Protesi horiek merkaturatzen zituen Frantziako enpresa itxi egin zuten iaz, eta orain ikertzen ari dira,protesiak egiteko erabiltzen zuten gela homologatuta ez zegoelakoan. Hala, Osakidetzak beharrezkoa ikusten du erietxe pribatuek protesi horiek dituzten emakumeekin hitz egitea,gertatutakoaren inguruan informazioa emateko eta osasun arazoren bat duten jakiteko.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 173 emakumek dituzte halako protesiak, Osakidetzak eta Espainiako Osasun Ministerioak telefonoz egindako galdeketaren arabera. Zortziri baino ez zizkieten jarri Osakidetzako erietxeetan. Emakume horiei Donostiako Ospitalean egin zieten ebakuntza, eta jarri dira dagoeneko haiekin harremanetan, mediku azterketa egiteko. Dena den, Osakidetzak jakinarazi duenez, bakar batek ere ez du izan oraingoz arazorik protesiekin. Munduan 500.000 andrek dauzkate jarrita protesi horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.