9
Pirinio Atlantikoetarako agindutako irakasle postu berriak.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak iragarri du mila irakasle postu gehiago izanen direla heldu den eskola sartzean. Banaketan, Pirinio Atlantikoetarako bederatzi irakasle postu gehiago emanen ditu —aurreko bederatzi urteetan 141 irakasle postu galdu dituzte Pirinio Atlantikoetan—. Oraindik ez dute zehaztu bederatzi postu berri horietatik zenbat izanen diren Ipar Euskal Herrirako, baina heldu den astean jakinaraziko dutela espero da. Aldi berean, Seaskak eta Paueko Hezkuntza Akademiak segitzen dute negoziazioetan. Aurten baino 11 irakasle postu gehiago eskatzen dituzte ikastolek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu