Pitzadurak azaldu direla eta, etxetik atera dituzte hamabi familia
Donostiako Katalina Elizegi kaleko etxe bat hustu behar izan zuten atzo, eraikinean pitzadurak agertu direlako. Hamabi familia dira beren etxeetatik aterarazi dituztenak. Udaleko teknikariak bertaratu ziren, eta pitzadurak handituz zihoazelako hartu zuten erabakia. Bitartean beste etxebizitza batzuk utzi dizkie udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu