Plazara iritsi dira, eta parlamentura

Garikoitz Goikoetxea.
2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Beste era bateko kanpaina izan da aurtengoa. Lasaiagoa. ETAren mehatxurik gabe, lasai egin dituzte ekitaldiak. Mehatxurik gabe egin zuen ekitaldia atzo EH Bilduk ere; Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakien zain egon gabe batu ziren jarraitzaileak Donostiako Konstituzio Plazan. Hotz zen, baina bero. Ilusioa begietan. Eta hor du erronka koalizioak: ilusioari eustea, eta, aurreko bozetan legez, Gasteizko parlamentuaren egoera ere erabat iraultzea.

Arabako eta Gipuzkoako datuetan arreta berezia jarriko dute. Araban, irabazteko aukera duelako, eta horrek garrantzi handia lukeelako lortutako parlamentari kopuruaz harago; Gipuzkoan, ikusteko dagoelako diputazioan egoteak zenbateko higadura ekarriko dion. Auzitegiek galdu dute protagonismoa, eta herritarrek, irabazi. Herritarren hitza parlamentura eramatea izango du betebehar orain EH Bilduk. Zeresana izango du: gobernua osatzea besterik izango da, baina bistan dago hurrengo legebiltzarra abertzalea eta ezkerrekoa izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.