Gipuzkoako Foru Aldundiak beste tresna bat prestatuko du pobrezia neurtzeko, eta urtero-urtero egingo du diagnostikoa herrialdean. Diputazioak espero du urte bukaerarako egongo direla tresnaren lehen emaitzak. Gizarte Politikarako Departamentuak enkargatuko du tresna datorren astean, Ander Rodriguez diputatuak jakinarazi duenez, eta 93.000 euroko kostua edukiko du.
Gipuzkoan pobreziari buruzko datu zehatzik ez dagoela azaldu du Rodriguezek. Inkesta bat egingo dute, eta beste datu estatistiko batzuk ere aintzat hartuko dituzte diagnostikoa osatzeko. Tresna ezinbestekotzat jo du Rodriguezek, pobreziaren aurkako neurriak erabaki ahal izateko.
Pobrezia neurtzeko, beste tresna bat prestatuko du Gipuzkoak
Diputazioak urtero egingo du inkesta bat, diagnostiko zehatzagoa edukitzeko eta neurriak hartu ahal izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu