Euskal Autonomia Erkidegoko zuzendaritza eta Espainiakoa bilduta izan ziren hainbat orduz atzo, eta gaur EAEkoak egin du bilera, Bilbon. Bertan erabaki dute foru bozetara euren izenarekin aurkeztea, alderdiko Kontseilu Hiritarrak berak ohar batean baieztatu duenez.
Foru hauteskundeetara Podemos bezala aurkeztuko da. Hemen haren oharra, labetik irten berria pic.twitter.com/Af20U1OBSO
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) March 6, 2015
Podemosek Gasteizko bozetan alderdi instrumental bat erabiliko du, Iruñean hautesle elkarte bat, Bilbon herritar batasuneko koalizio bat seguruenik. Donostian, deus ez.