POLIZIA

Polizia gehiago polizia dentsitate handieneko lurralderako

Polizia kopurua berregituratzeko plan bat egiten ari da Espainiako Barne Ministerioa; gaur egun daudenak baino 45 polizia gehiago leudeke Hegoaldean.

Espainiako Polizia Navarreria plazan sartzen, Iruñeko herri harresia suntsitzeko eta Luis Goñi atxilotzeko. 2013ko urria zen. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 25a
12:51
Entzun

Zirriborro bat prestatu du Espainiako Barne Ministerioko Segurtasun Idazkaritzak, Efe agentziak zabaldu duenez. Txosten hori ez da behin betikoa, baina, zirriborroaren arabera, istiluen aurkako polizia gehiago nahi ditu Madrilek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Espainiako Estatuan dauden istiluen aurkako polizia kopurua ez du ugaritu nahi Madrilek, daudenak berregituratu baizik. Hori horrela, zenbait erkidegotan egun baino polizia gutxiago izango lituzkete, eta beste batzuetan, ordea, gehiago. Hego Euskal Herriaz aparte, Katalunian ere ugaritu nahi ditu poliziak Espainiako Barne Ministerioak.

Zirriborroan jasotakoaren arabera, Efe agentziak zabaldutakoaren arabera betiere, liskarren kontrako polizien bi talde leudeke Iruñean —130 polizia—, eta bat Bilbon —65 polizia—; gaur egun baino 45 gehiago, beraz.

Euskal Herria da Europako Batasunean polizia dentsitate handiena duen lurraldea. Zipreren atzetik, Europan polizia kopuru handiena duen herrialdea ere bada. 2011n Eurostatek kaleratutako datuen arabera, 165 biztanleko polizia bat dago Euskal Herrian, hau da, 1.000 biztanleko sei polizia daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.