kataluniako hauteskundeak

Polizia Nazionalak Martxelo Otamendi atxikita izan du ordubetez

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz ordubete izan dute Martxelo Otamendi atxikita Bartzelonako Palau Blaugranan. Kataluniako azaroaren 1eko hauteskunde kanpainako PSCren azken mitinera joan da Otamendi. Akreditazioaren bila joan denean baina ez diote sartzen utzi. Poliziaren arabera Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxiki dute BERRIAko zuzendaria.

2006ko urriaren 30a
22:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako hauteskunde kanpainako PSCren azken hitzaldia jarraitzera joan da Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria Bartzelonako Palau Blaugrana. Kazetari lana egiteko beharrezko akreditazioa zuen Otamendik. Akreditazioaren bila joan denean, baina, sarrera ukatu diote eta Polizia Nazionalak ordubetez izan du erretenituta.

Antza denez, Polizia Nazionalak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz izan du Martxelo Otamendi atxikita. Ordubete horretan Otamendik gainean zeramatzan apunte guztiak fotokopiatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.