Poliziak argitu du ez zegoela lehergairik Zuberoako zuloan

Aurkitutako materiala «zalantzarik gabe» ETArena dela uste du, baina ez dakite noizkoa izan daitekeen

Erredakzioa
Baiona
2011ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Maule inguruan, basoan, zulo bat aurkitu zuen herenegun Frantziako Poliziak, perretxikotan ari zen bizilagun batek abisua eman ondoren. Frantziako Polizia Judizialaren arabera, ezkutaleku horretan bi bidoi zeuden, bakoitza 100 litrokoa, eta horien barruan detonagailuak, euskarazko dokumentazioa, material informatikoa eta matrikula plaka espainiarrak eta frantsesak, baina ez lehergairik, hasiera batean zabaldu zenekoaren kontra.

Polizia Judizialak uste du zuloa ETArena dela «zalantzarik gabe», nahiz eta oraindik ez dituzten egin azterketa zientifikoak eta teknikoak. Oraindik ez dakite, ordea, noizkoa izan daitekeen zuloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.