Poliziak dio ezin dela esan EAE-ANV "ETA-Batasunaren tresna" denik

Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren Zuzendaritza Orokorrak gaur aurkeztu dio Garzoni EAE-ANVz txosten bateratua.

2007ko apirilaren 27a
17:58
Entzun
Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren Zuzendaritza Orokorraren arabera, "ezin da esan EAE-ANV alderdia ETA-Batasunaren tresna denik, nahiz eta antzeko helburuak dituzten".

Hain zuzen, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur jaso du Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak EAE-ANV alderdiaz egindako "txosten bateratua"; biek aurrez aparte egindako txostenetan "desadostasunak" ikusi zituela-eta, txosten bakarra eskatu zien.

Efe berri agentziaren arabera, poliziek, hala ere, Batasunak maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetako zerrendak egiteko EAE-ANV erabili ote duen "zantzuak" dituzte, froga zehatzik ez duten arren. Bide batez, bi alderdietako militanteak ikertzen ari dira.

Guardia Zibilak eta Poliziak diote "denbora gutxi" izan dutela txostena egiteko, "eta horrek azterketa egiteko mugatu" egiten dituela. Bederatzi orrialdeko informea aurkeztu diote gaur Garzoni, eta honek Espainiako Fiskaltza, Ermuko Foroa, eta Dignidad y Justicia auziko aldeei kopia bana eman die.

Hemezortzi puntu argitzeko eskatu zien Garzonek; besteak beste, EAE-ANV "ETAk sortua" ote den edo erakunde armatuak zuzentzen zuen "2001 aurretik", "gaur egun ETA-Batasunaren tresna den", Batasunak egin al dituen EAE-ANVren hautagaitzak, alderdiko 30 bat kide Batasunekoak diren, ANVk Portugaleten (Bizkaia) duen egoitza "ustez ekintza terroristetarako erabilia izan dela-eta ikertua izan den", eta Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi ohiari atzemandako idatziak ere eskatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.