Espainiako Polizia, Guardia Zibila eta epaileak omendu ditu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Egunaren karietara antolatutako ekitaldi instituzional batean. UPN, PSN eta PPko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian; Bilduk, Nafarroa Baik eta Ezkerrak, aldiz, ez dute ordezkaririk bidali omenaldira.
ETAren aurkako borrokan egin duten lanarengatik omendu ditu foru gobernuak Espainiako poliziak eta epaileak. Yolanda Barcina presidenteak azaldu duenez, haiek dira ETA «garaitu» eta «porrotera» eraman dutenak. Gogora ekarri du, halaber, «askatasuna, demokrazia eta zuzenbide estatua defendatzeagatik» haietako asko hil dituela ETAk, eta nafarrek «zor bat» dutela azpimarratu du. «Zuek egindako lana eta erakutsi duzuen adorea ez dugu sekula ahaztuko», esan du Barcinak.
«Benetako biktimak»
Nafarroako gobernuburuarentzat, «oso argigarria» da Bilduk omenaldian parte hartu ez izana. Nafarroa Bai eta Ezkerrari dagokienez, esan du haiek arrazoitu beharko dutela zergatik ez duten ekitaldian parte hartu. Barcinak nabarmendu duenez, atzoko ekitaldiaren helburua gatazkako «benetako biktimak» gogoraraztea izan zen.
Poliziak eta epaileak omendu ditu Nafarroako Gobernuak
Yolanda Barcina presidenteak esan du haiek direla ETAren aurkako borrokako «garaileak»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu