G7-a Biarritzen

Poliziak jaurti pilotakada batek larriki zauritu zuen Baionako Arte Eskolako ikasle bat Biarritzen

Masailezurra hautsirik du eta gaur egin behar zioten ebakuntza. Baionako Arte Eskolak babesa adierazi dio ikasle zaurituari. Bideoa albistearen amaieran.

G-7 go bileraren kontrako manifestariak, atzo, Biarritzeko hondartzaren ondoan, poliziak gazte bat pilotakadaz larri zauritu zuen lekuan. ISABELLE MIQUELESTORENA
Iñaki Etxeleku.
2018ko abenduaren 19a
09:58
Entzun

Baionako Arte Eskolako 18 urteko ikasle bat ospitalean da atzoko Biarritzeko elkarretaratzeen bukaeran begitartean bildu poliziaren pilota batengatik. Masailezurra hautsirik du, hortz batzuk hautsirik eta matela urraturik, Sud Ouest egunkariak zabaldu duenez. Egun egitekoa zioten ebakuntza.

Baionako Arte Eskolako zuzendaritzak eta irakasleek bere eskolako ikasleari sustenguz agiri bat plazaratu dute: "Ipar Euskal Herriko Goi Arte Eskolak lazduraz eta sumindurarekin jakin du bere ikasleetarik bat larriki zauritua izan dela aurpegian Flash-ball pilota batekin atzoko Biarritzeko manifestaldiaren karietara. Fermuki salatzen dugu poliziaren bortizkeria hori eta gure sustengu osoa erakusten diogu ospitalean den gure ikasleari" dio agiriak.

Bideo bat ere zabaldu da sare sozialetan, zeinetan ikaslea agertzen baita bukaeran begitartea odoletan eta inguruko jendea asaldaturik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.