Poliziako hiru goi kargudun aldatu ditu Frantziako Gobernuak.Claude Baland izendatu dute Frantziako Poliziako zuzendari nagusi, eta Patrick Calvar Barne Informazioko (DCRI, zerbitzu sekretuetako) zuzendari nagusi. Frederic Pechenard eta Bernard Squarcini ordezkatu dituzte, hurrenez hurren. Haiekin batera, jakinarazi dute Parisko prefeta berria nor izango den: Bernard Boucaultek Michel Gaudinen lekua hartuko du.
Claude Baland Frantziako Poliziako buruzagi berria Languedoc-Roussillon eskualdeko prefeta izan da azken urteetan. 2001etik 2004ra Frantziako Poliziaren administrazioaren zuzendaria izan zen. Patrick Calvar zerbitzu sekretuetako zuzendari berriak, berriz, Frantziako espioitza eta kontraespioitza zerbitzuetan lan egin du, eta, berri agentziek diotenez, aditua da talde arabiarretan.
Balanden eta Clavarren izendapenarekin François Hollande sozialistaren gobernuak Nicolas Sarkozyren «konfiantzazko» bi arduradun aldatu ditu. Bi horien artean Squarcini izan daiteke aipagarriena. Zerbitzu sekretuetako buruzagi ohiak L' Orealauzian egin zen ezaguna, besteak beste, hainbat kazetariri jarraipenak egitea agindu zuelako. Squarcini, halaber, ezaguna da Euskal Herriko eta Korsikako talde independentisten aurka egindako lanarengatik.
Pecherardek eta Squiarcinik herenegun egin zuten «azken zerbitzu ofiziala». Frantziako Barne ministro Manuel Vallsekin batera bidaiatu zuten Madrilera, Vallsek Espainiako Gobernuko Barne ministro Jorge Fernandez Diazekin eginiko bileran parte hartzeko.
Poliziako hiru goi kargudun aldatu ditu Frantziako Gobernuak
Claude Baland izango da Poliziako zuzendari nagusia, eta Patrick Calvar zerbitzu sekretuetako buruzagia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu