Poliziei osasun etxeetarako sarrera arautuko dien protokoloa eskatu du EAk

Martxoaren 3an Ertzaintza Gasteizko ospitalean sartu izanari buruzko ikerketa hasteko proposatu du

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Juanjo Agirrezabala EAren legebiltzarkideak mozio bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, poliziei osasun etxeetan sartzeko ahalmena mugatu eta arautu dadila eskatzeko. Martxoaren 3ko gertaeren ondotik egin du eskaera Agirrezabalak. Egun horretan, 1976ko martxoaren 3ko biktimak gogoratzeko manifestazioan zauritu zituzten pertsonen bila sartu zen Ertzaintza Gasteizko Santiago ospitalean, bortitz. Gertaera horiek argitzeko ikerketa hasi dezala eskatu dio EAk Osasun Sailari, ospitaleko enpresa batzordeak ertzainen jarrera aho batez salatu zuela ohartarazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.