Poliziek eta Arabako Foru Aldundiak Zaramagako lokal okupatua husteko erabilitako «bortizkeria» salatzeko, agerraldia eta manifestazioa egin zituen atzo Zaramagako Gazte Asanbladak Gasteizen. Astearte arratsean Arte eta Lanbide Eskola zena okupatu zuten gazteek. Udaltzainak, miñoiak eta ertzainak lokalaren inguruan ibili ziren astearte arratsaldetik asteazken iluntzera, atzoko agerraldian gazteek azaldu zutenez. Asteazkenean, diputazioko ordezkari batek bisitatu zituen, harena baita eraikinia, lekua husteko eskatuz. Alde egiteari uko egin zioten gazteek, eta 18:00ak aldera ertzainak joan ziren bertara, eraikina hustera.
Ertzainak kanpoan elkartasuna adieraztera bildutakoak jo eta hainbat zauritu egin zituela salatu du Gazte Asanbladak. Lokal barruan ziren hamabost lagun atxilotu ere egin zituen Ertzaintzak; zazpi orduz egon ziren ertzain etxean, eta atzo goizaldean aske utzi zituzten, epailearen aurrean agertzeko zain. Jasotako babesa eskertu dute Gazte Asanbladakoek, eta auzoan «eremu aske eta parte hartzeko» bat sortzeko lanean jarraitzeko asmoa dutela berretsi dute.
Polizien eta foru aldundiaren «bortizkeria» salatu du Zaramagako gazte taldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu