Portuko lurzoru zati bat Pasaiari itzultzeko eskatu dio Bilduk Espainiari

Portu «modernoa» nahi du koalizioak, eta esan du kanpoko kaia ez dela egingo, «ez lehenago, ez geroago»

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Pasaiako kaiaren lurzoruaren zati bat udalari itzul diezaiola eskatu dio Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bilduk duen taldeak Espainiako Gobernuari. Inko Iriarte batzarkideak esan duenez, «beharrezkoa» da lur horiek herriari itzultzea badia biziberritzen hasteko.

Iriartek nabarmendu du Pasaiako portuak «modernoa, eraginkorra eta Gipuzkoako garapen ekonomikora egokitua» izan behar duela, eta erantsi du kaia Jaizkibel mendiaren magalean egiteko proiektua ez dutela egingo, «ez lehenago, ez geroago». Badiaren biziberritzea «herritarrek aukeratutako parametroetan» egin behar dela ohartarazi du.

Pasaiako eta Bilboko portu agintaritzak batzea proposatu zuen iragan astean EAJk. Hori kritikatu du Iriartek, eta Gipuzkoa «hondamendira» eraman nahi izana egotzi dio EAJri: «800 milioi euro inbertitu nahi zituzten superportuan, 500 milioi errauste plantan, eta diru asko xahutu zuten errepideetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.