Datuak

Positiboen ehunekoa %4,1 da Hego Euskal Herrian

Osasunbideak eta Osakidetzak 10.500 proba egin dituzte COVID-19a atzemateko, eta 427 kutsatu zenbatu. Hegoaldeko ZIUetan 142 lagun daude birusarekin erietxeratuta.

PCRak egiteko gunea Tuteran (Nafarroa), artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko maiatzaren 22a
13:08
Entzun

Egun bakarrean zenbatutako positibo kopuruak laugarren egunez jarraian gainditu du 400 kasuren langa. Zehazki, beste 430 kasu positibo atzeman zituzten ostiraleko testetan. Guztira, 10.481 diagnostiko proba egin ziren Hegoaldean, eta, beraz, %4,1 izan zen positiboen portzentajea. Hain zuzen ere, OME Osasunaren Munduko Erakundeak gehienezko mugarritzat ezarria duen langatik behitikoa da, beste behin. Erakundeak %5ean du zehaztua muga. Osakidetzak egindakoetan %4,4 da datua; Osasunbideak egindakoetan, %2,7.

Hegoaldeko lurraldeak banan-banan aztertuta, Bizkaian 221 positibo atzeman dira ostiralean; Gipuzkoan, 101; Nafarroan, 57, eta Araban 36.

Ospitaleei begira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi dute atzo 46 lagun erietxeratu zituztela COVID-19aren sintomak larriagotuta. Gainera, zehaztu dute oraintxe bertan 142 lagun direla ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino bost gutxiago. Zehazki, apirilaren 9tik erregistratutako kopururik apalena da hori. Maiatza hasi zenetik, unitate horietan ospitaleraturik direnen kurba ia etenik gabeko beherako maldan da Hego Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.