«Proiektu independentista da Euskadiren benetako arrisku saria, herria ezegonkortzen duelako eta gure ekonomia kolokan jartzen duelako». Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak egin ditu adierazpenok, Bizkaiko PPren kongresuan. Bertan, Anton Danborenea izendu dute Bizkaiko PPko presidente berri, botoen %74 rekin.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira mintzatu da Basagoiti, eta gogor kritikatu ditu independentzia babesten duten alderdi eta koalizioak. Ohartarazi duenez, hurrengo bozetan jokoan dagoena da erabakitzea «Euskadik independentziaren bideari» jarraitu nahi dion ala ez.
Haren ustez, hauteskundeak «erabakigarriak» izango dira, bake aukera «baliatuta» alderdi abertzaleek mahai gainean jarriko dutelako Estatutuari eta Konstituzioari aurre egingo dion «erronka politiko bat». «ETAk 50 urtez hilketen bidez lortu nahi izan duen independentzia eta autodeterminazioa inposatu» nahi dute orain alderdi abertzaleek, haren irudiko.Areago, uste duhauteskundeetan «hordago independentista» bat egongo dela, EAJren laguntzari eta «beste batzuen utzikeriari» esker.
Hori ikusita, PPko presidentearen iritziz, funtsezkoa da jakitea nor dagoen proiektu independentistaren alde: «EAJk Bildurekin eta Sorturekin egin nahi duen korralito politikoa da jokoan dagoena», azpimarratu du.
Independentzia ez dela bidea erakutsi nahian, Basagoitik esan du «Euskadiren etorkizuna» lotuta doala Espainia eta Europakoarekin: «Euskadik Europan aitortua izan nahi badu, aurretik Espainian izan beharko du».
ETAren «amaiera bakarra»
ETArentzat «amaiera posible bakarra» armak uztea dela esan du PPko buruak: «Armak uztea daETAren amaiera posible eta duin bakarra».
Basagoitik argi utzi du ETAk indarkeria bertan behera utzi badu ez dela izan «Ibarretxe planengatik» edo Loiolako negoziazioengatik, justiziaren eta Poliziaren jardunagatik baizik: «Egungo egoerara iritsi gara irmotasunari eta estatuko segurtasun indarrei, Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilaren jardunari esker, bai eta euskal gizarteakhilketak onartu ez dituelako ere».
PP: «Euskadirentzat, independentzia da arrisku saria»
Basagoitik dio datozen bozetan «hordago independentista bat» egingo dutela alderdi abertzaleek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu