PSOE PPrekin lehia horretan sartu izanak kezka sortu dio Batasunari, eta hori "hauteskunde arrazoiengatik" dela azaldu du Otegik.
PPk ez zuela ezer egin, eta PSOE hori baino ere gutxiago egiteagatik "harro agertzea" salatu egin du Otegik, eta horrek prozesuaren "blokeoa" argi agertzen duela gaineratu du.
Bestalde, Otegiren iritzian prozesua oraindik ez da abiatu ere egin, eta horretarako arrazoia prozesua zertarako den adostu gabe izatea da. Alde bakoitzak "bere erako" prozesua egin nahi duela uste du Otegik, eta hori ezin dela inolaz ere izan azpimarratu du, prozesuan norberak bere zatia izan behar duela dio, baina inorena izan gabe.
Gatazka konponduko ez duen prozesu batean Batasuna ez dela sartuko berretsi du Otegik, eta "behin betiko" konpontzeko lurraldetasunean eta erabakitzeko eskubidean akordioak lortu behar direla azpimarratu du.
Barrena: "Elkarrizketa intentsiboaren dinamikan ari dira irailetik alderdiak"
"PPren menpeko jarraitzen du PSOEk. Ez daki ekimen politikoarekin egoera horretatik askatzen, eta geratzen zaion bakarra da ez daukan tarte politiko batekin PPri erantzutea", esan du gaur goizean Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Testuinguru horretan kokatu du PSOEk atzo plazaratutako bideoa. PPk 1998ko su-etenean izandako jarrera biltzen da ikus-entzunezko horretan, eta aro hartan eskuinak eurek baino urrats gehiago egin zituela erakutsi nahi du. Ildo horretatik, sozialistek alderdien arteko elkarrizketari heltzeko "beldur eszenikoa" dutela esan du, "hauteskunde kalkuluen arabera jokatzen dute, PPren presio itzelaren uztarri sindromearekin".
Hori dela eta, PSOEri eta Espainiako Gobernuari egotzi dio Batasuneko mahaikideak prozesua blokeatuta egotearen errua, beldur hori tarteko ez dutelako urrats bakar bat eman. EAJ ere kritikatu du Barrenak, gatazka konpontzeko ahalegina egiten ordez PSOErekin aliantza egiteko saioan ari dela uste bait.
Hala ere, blokeoa gainditzea eta konponbidean aurrera egitea posible dela uste du Batasuneko mahaikideak, eta alderdiek harremanetan jarraitzen dutela agertu du. "Irailetik elkarrizketa intentsiboaren dinamikan ari dira alderdiak, eta hainbeste orduk, azkenean, hurbilpena ekartzen dute zenbait puntutan. Hala ere, egun, ez dago helduta eta akordio eszenatoki batean aurrera egiteko adinako jarrera irmoekin", azaldu du.
Espaniako Konstituzioa eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea "bateragarri" egiteko formulak badirela erantsi du.
Politika
"PPk baino gutxiago eginda" bake prozesuan aurrera nola egin asmo duen galdetu dio Otegik PSOEri
98ko su-eten garaian PPk izandako jokaeraren inguruan PSOEk atzo kaleratutako =l bideoarekin==http://www.psoetv.es/index.html=l "PPk egin zuena baino gutxiago" egiten duela erakutsi nahi du PSOEk, Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegiren iritzian. "PPk baino gutxiago eginda", bake prozesuan aurrera nola egin nahi duen galdetu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu