Bake prozesuangehiegizko zuhurtziarekinari da jokatzen Espainiako Gobernua, Joseba Egibar EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidentearen irudiko. Haren ustez, «geldikor ari da», eta Josu Uribetxebarria presoaren egoerarekin gertatzen ari dena horren isla da. Egibarrek Efe albiste agentziari eskainitako elkarrizketan esan du egungo egoera ekonomikoak «bigarren mailan»utzi duela bake prozesua, baina, hala ere, uste du PPk «beste abiadura bat» jarri beharko liokeela bake prozesuar. «Gauza bat da zuhurtziaz jokatzea, baina estrategia malgutu behar du, hau da, estrategia geldikor batetik estrategia egokiago eta malguago batera igaro behar du».
EAJko buruaren irudiko,Mariano Raxoiren gobernuak urratsak egin behar ditu bake bidean, eta aurrera egin behar du: «Beste abiadura bat behar da, eta posible da». ETAk armak uzteko hartutako erabakia egiaztatzeko betebeharra dauka Espainiako Gobernuak, eta, horren ostean, indarkeriaren zikloari «amaiera ordenatua» bilatu beharko dio, Egibarren aburuz.
Bozak, azaroan
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gertu daudela esan du EAJko buruzagiak. Areago, haren iritziz, Patxi Lopez lehendakariak azaroaren 11n, 18an edo 25ean deituko du bozetara.«Hauteskunde eguna ezartzea izango da, gustuko izan nahiz ez, Lopezek hartuko duen azken erabakia», gaineratu du.
Hauteskunde horietan EH Bildu izango da EAJren zuzeneko lehiakidea, haren iritziz. «Koalizio horrek EAJri irabazi beste asmorik ez du, eta haren helburu bakarra EAJ ordezkatzea edo baldintzatzea da». Egibarren irudiko, gainera, EH Bildurentzat hauteskundeak irabaztea «aitzakia hutsa» izango da indarkeriaren zikloa modu «ustelean» ixteko. Ordea, uste du ezker abertzaleak indarkeriari buruzko «gogoeta etikoa» egiteke duela eta erabili duen estrategiari buruzko azalpenak eman beharko dituela.
PPk «beste abiadura bat» jarri behar dio bake prozesuari, Egibarren ustez
EAJko buruak uste du Lopezek azaroan deituko duela bozetara, eta EAJk EH Bildu izango duela lehiakide
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu