europako legebiltzarra

PPtik eta PSOEtik haratago pluralitatea dagoela irudikatu nahi du EAJk Europako bozetan

Ekainaren 7an egingo diren bozetan EAJrekin koalizioa, CIUk , Coalicion Canariak, Unio Menorquinak, Unio Mallorquinak, Bloque Nacionalista Valenciak eta Partido Andalucistak osatuko dute.

2009ko apirilaren 22a
19:16
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Legebiltzarreko hauteskundeei begira EAJk beste sei alderdirekin batera koalizioa osatuko du. Gaur aurkeztu dute hautagaien zerrenda Madrilen. Modu horretara, ekainaren 7an egingo diren Europako bozetan, EAJrekin koalizioa, CIU Convergencia i Unio , Coalicion Canariak, Unio Menorquinak, Unio Mallorquinak, Bloque Nacionalista Valenciak eta Partido Andalucistak osatuko dute.

Zazpialderdik osatutako koalizioaren helburu nagusia PPren eta PSOEren iruditik haratago pluralitatea dagoela zabaltzea da. Demokratikoa, ekonomikoki aberatsa eta elkartasuna oinarri izango dituen Europa osatzea dira koalizioaren xedeak, besteak beste.

Europako bozetan koalizioaren burua Ramon Tremosa CIUko ordezkaria izango da eta Izaskun Bilbao (EAJ), berriz, bigarrena izango da zerrendan. Etzi hartuko du kargu hori Bilbaok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.