Prefetak dio «haurren interesa» dela lehentasuna Beskoitzen

Seaskak manifestazio nazionalera deitua du azaroaren 18rako, herriko etxearen baldintza «arbitrarioak» salatzeko

2023ko urriaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak berretsi du bitartekaritza lana egiten saiatuko direla Seaskaren eta Beskoitzeko Herriko Etxearen (Lapurdi) artean. Seaskak salatu du herriko etxeak uko egin diola ikastolarentzat eraikin berria egiteko elkarrizketa orori, eta baldintza «arbitrarioak» ezartzen dizkietela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18rako.

Prefetak azpimarratu du ezin dela herriko etxearen gainetik pasatu, hari baitagokio eraikuntza baimenak onartzea. «Gurasoekin mintzatu ginen, eta herriko etxearengana hurbildu gara haien ikuspegia izateko; elkarrizketa berriz abiatzea, horixe nahi dut», esplikatu du. «Halako egoerak ez dira pozoitu behar; haurren interesak du lehentasuna, inportantea da. Elkarrizketa berreskuratu behar da egoera hau konpontzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.