POLITIKA

Preso politikorik badela ukatzeko bat egin dute PPk, PSE-EEk eta UPDk Eusko Legebiltzarrean

EAJ abstenitu egin da, eta, ondorioz, aurrera atera da PPk eta PSE-EEk adostutako erdibideko zuzenketa. Aurka bozkatu du EH Bilduk.

jon olano
2013ko maiatzaren 16a
13:58
Entzun

Eusko Legebiltzarrak preso politiko esapideaz eztabaidatu du gaurko osoko bilkuran, PPk aurkeztutako legez besteko proposamenaren bidez. Espainian preso politikorik ez dela adierazi du legebiltzarrak, PP, PSE-EE eta UPDren botoei esker. Abstenitu egin da EAJ, eta kontra bozkatu du EH Bilduk. 27 boto lortuta, legebiltzarrak ebatzi du Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan ez dela preso politikorik, ideia politikoak askatasunez defenda daitezkeela legeen arabera baldin bada, eta Espainia Zuzenbide Estatu bat dela, non herritarren eskubideak eta askatasunak babesten diren.

Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarkideak martxoan adierazi zuen Fernando Buesa buruzagi sozialistaren hilketak "jatorri politikoa" izan zuela eta hilketa guztiak "ekidin" zitezkeela, "jatorri politikoa dutelako eta gizartearen, pertsonen eta politikarien esku dagoelako". Hitz horiek sortutako eztabaidaren harira egingo dute gaurko eztabaida.

Eztabaida legebiltzarreko bake eta bizikidetzari buruzko lantaldera eramatea proposatu du EAJk, iritzita "lehentasunezkoa" dela "oinarrizko adostasunak" lortzea. EH Bilduk, berriz, eskatu du Amnesty Internationalek preso politiko esapideaz egiten duen definizioa bere egitea legebiltzarrak.

PSE-EEk aurkeztutako zuzenketan dio Espainia "estatu demokratikoa den heinean" herritarren eskubide eta askatasunak defendatzen dituela eta, beraz, "preso politikorik ez dela". Adiera hori erabiltzea delitu izatea proposatu du, berriz, UPDk, eta Espainiako Zigor Kodean "krimen terroristen ukazioa" txertatzeko eskatu du.

Ondokoa izan da eztabaidaren zuzeneko kontaketa:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.