Presoei buruzko filma ordaintzeko diru laguntza eskatu diote gizarteari

'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentalak duen 40.000 euroko zuloa estaltzeko, kontu korronte bat ireki dute

Erredakzioa
2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Barrura begiratzeko leihoak euskal presoei buruzko dokumentalaordaintzeko diru laguntza eskatu diote filmearen egileek herritarrei.Donostiako Udalak emandako diru ekarpenagatik Espainiako Barne ministroak Bildu legez kanpo uzteko egindako mehatxua eta gero, erakundeen laguntzei uko egin zieten dokumentalaren ekoizleek. Hargatik, «40.000 euroko zuloa» dute orain, eta gizarteari laguntza ekonomikoa eskatu beste biderik ez dute filma ordaindu nahi badute, Josu Martinez koordinatzaileak jakinarazi duenez.

Jendearen ekarpenak jasotzeko, kontu korronte hau ireki dute: 3035 0134 46 1340044563
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.