Presoen aldeko afixa kentzeko agindu diote Azpeitiko Udalari

Estatuaren Abokatuak duela bi urte aurkeztutako helegitearen ondorioa da agindua

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Azpeitiko Udalaren ikurra eta Euskal Presoak Euskal Herrira leloa eta irudia batzen dituen pankarta Berdura plazako balkoitik kentzeko agindua jaso du Azpeitiko Udalak. Kenduko duela jakinarazi du Bilduren Udal Gobernuak, baina gogoz kontra egingo duela gaineratu du, «adierazpen askatasunaren kontra doalako».

Udalbatzak 2009ko uztailaren 2an onartu zuen pankarta hori jartzea eskatzen zuen mozioa, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak aurkeztutakoa, eta pankarta uztailaren 22an jarri zuten. Handik hiru hilabetera, 2009ko urrian, Espainiako Estatuko Abokatuak helegitea jarri zuen mozioaren kontra. Udalak pankarta dagoen tokitik kentzeko agindua jaso du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.