Presoen argazkien aferan auzitegien kontra aritzea egotzi diote Rodolfo Aresi

Auzitegi Nazionalak jendea errugabetzat jo duen arren Ertzaintzak salaketak jartzen segitu izana kritikatu dute

Bilbo
2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Euskal preso politikoei elkartasuna adierazteagatik identifikatuak, inputatuak, joak eta epaituak izan diren hainbat bilbotarrek Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuari ohartarazi diote Espainiako Auzitegi Nazionalak jendea absolbitu duela presoen argazkien aferan. Beraz, «ulergaitza» iruditzen zaie jendea inputatzen jarraitzea. «Elkartasuna kriminalizatu nahia» salatu dute.

Jose Manuel Rivero astelehenerako deitu zuten Auzitegi Nazionalean deklaratzera Bilboko Irrintzi kultur elkartean presoen argazkiak izateagatik. «Ez naiz ihesi joan, ezta ezkutatu ere, baina ez naiz Madrilera nire borondatez joango», esan zuen. Euskal presoen argazkiak jarri edo janztea ez dela «terrorismoa goratzea» azpimarratu zuen, baizik eta elkartasuna adieraztea dela. «Elkartasuna ezin da delitu izan, ezta jazarri ere». Riveroren ustez, inork ezingo du «lapurtu» espetxeetan dauden senide eta lagunen maitasuna.

Irrintzi kultur elkartearen abokatua da Alfonso Zenon. «Madrilera ez joateagatik haren kontrako atxilotze agindua dutela eta, deklarazioa hartzeko edonoiz atxilotu dezakete», ohartarazi du. Zenon iritziz, «ulergaitza» da preso politikoen argazkiak erakusteagatik Auzitegi Nazionalean zitatzea. «Delitu beragatik Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu herritarrak, eta Aresek eta Ertzaintzak inputatu». Abokatuaren arabera, argazkiak erakustean ez da bilatzen inolako biktima umiliatzea. «Pertsona horien eskubideak aldarrikatzea da helburua».

Eskubideen ehiza

Demokraziarik ezaren adibide aipatu dituzte argazkien afera, senideen aurkako jazarpena, mobilizazioak debekatzea eta «zentsura politikoa». Haien hitzetan, euskal preso politikoak egoteak berak sortzen du presoen aldeko elkartasuna. «Ezdagoelkartasuna gelditzeko adina epailerik, poliziarik, espetxerik, ezta legerik ere».

Posible ikusten dute eremu guztietako konpromiso eta jarreren bidez garatuko den «gizarte matxinada» bat eratzea. «Konpromiso kolektibo erraldoia eratzera jo behar dugu, zeinak espetxe politikaren arduradunak jarrera aldatzera behartuko dituen». Dei egin diote eragile politiko, sozial eta sindikalei gatazka gainditu asmoz presoen gaia konpontzeko konpromiso «zintzo» eta zehatzak hartu eta azken ostiraletako mobilizazioetan parte hartzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.