Euskal presoen argazkiak erakuste hutsa delitu izan dadin eskatu dio Fernando Sequero fiskalak Espainiako Auzitegi Gorenari, Txori Barrote txosnako arduradunen absoluzioaren aurkako helegitea defenditzeko orduan.
Fiskalaren arabera, irudiak erakusteak argazkietan ageri diren pertsonak goratzea esan nahi du, «eta, argazki horietako pertsonak terrorismoagatik kondenatuta daudenez, terrorismoa goratzea da».
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen Txori Barroteko arduradunak; 2008ko Bilboko Aste Nagusian txosnan presoen argazkiak jarri zituztelako epaitu zituzten.
Presoen irudiak erakuste hutsa delitu izan dadin eskatu du Fiskaltzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu