Arrantza

Prezio egokian saldu ezin dutenez, Getariako arrantzaleek ehun mila kilo sardina bota dituzte itsasora

Haserre daude Getariako (Gipuzkoa) arrantzaleak: milaka kilo sardina harrapatu dituzte, baina prezio egokian ezin dituzte saldu. Zehazki, kiloa 24 zentimotan eskainita ere ez du inork erosi nahi. Protesta gisa, ehun bat mila kilo sardina itsasora botatzea erabaki dute gaur goizean, eta, halaber, bihar arrantzara ez ateratzea.

2003ko azaroaren 6a
13:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrantzatutako ehun bat mila kilo sardina berriro ontzietara sartu eta itsasora itzuli dira gaur goizean Getariako arrantzaleak, hain justu, arrain hori guztia berriro uretara botatzera. Kiloaren prezioa 24 zentimora jaitsi duten arren, inork ez die erosi nahi, eta hori baino merkeago saltzeko ez daude prest. Erabaki latza hartu dute, azkenean: arraina itsasora itzultzea. Areago, biharez dira arrantzara irtengo protesta gisa.

Egoera kezkatzekoa dela esan du Joxe Mari Irigoien Getariako kofradiako presidenteak Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan: "Munduko sardinarik ederrena, fresko-freskoa, ekarri dugu; izotzetan, hamabi kiloko kaxetan, baina inork ez du eraso nahi. 40 pezetatan ere saldu ezinean gabiltza. Horregatik goaz itsasora botatzera: itsasotik atera dugu eta itsasora itzultzera. Bihar ez dugu itsasora irtengo protestan. Sekulako problema daukagu hemen"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.