gizartea

Prostituten bezeroak zigortzen dituen legea bozkatu dute Frantziako diputatuek

268 diputatuk alde bozkatu dute, eta 138k kontra. Ezarri aitzin, senatutik pasatu behar da. Itxuraz, senatariek heldu den ekaina baino lehen aztertzekoa dute.

Nora Arbelbide Lete.
2013ko abenduaren 4a
18:11
Entzun

Orain arte, prostitutak ziren Frantziako legearen jomugan. Legearen bidea aldatu eta, prostitutak zigortu ordez, bezeroak zigortzea da gaur bozkatu duten legeak dakartzan aldaketa nagusietako bat, eta bereziki eztabaida gehien sortu duen artikulua.

Legearen aurkakoek salatu dute erabaki horrekin prostitutek beren burua gordetzen segitu beharko dutela, eta horrek segurtasun falta eta arriskuak areagotuko dituela.

Aldekoek diote, berriz, erruduntasuna lekuz aldaraztea eta prostituta lagundu eta bezeroa erantzule bihurtzea dela ideia, “kontzientzia har dezan sare kriminalak elikatzen dituela bere jarrerarekin”, Segolene Neurville diputatu sozialistaren hitzetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.