Prostituzio iragarkien aurka batu dira UPN, NaBai eta NEB
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuak tramiterako onartu du hedabideetan prostituzio iragarkiak debekatzeko UPNk aurkeztutako proposamena. UPNrekin batera, proposamena tramiterako onartzea babestu dute NaBaiko eta NEBeko legebiltzarkideek. Aurkako boza eman dute, berriz, PSNko eta CDNko ordezkariek, Nafarroak gai horretan eskuduntzarik ez duela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu