Euskal Herria

Prostituzio sare batekin lotura dutelakoan zazpi lagun atxilotu dituzte Bilbon

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, zazpi lagun atxilotu dituzte Bilbon atzerriko emakumeak legez kanpo ekarri eta prostituzioan sartzen zituen sare batean parte hartzea egotzita.

2006ko urriaren 4a
17:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Eitb24 webguneak Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzako iturriak aipatuz plazaratu duenez, batez ere emakume brasildarrak legez kanpo ekartzen zituzten ondoren Bilboko hainbat klubetan prostituzioan aritu zitezen. Antza denez, ikerketa joan den uztailaren amaiera aldera abiatu zen. Hainbat emakumek Lidos izeneko klubaren aurka jarritako salaketengatik.

Espainiako Poliziak Bilbon egin duen sarekadan atxilotu dituzte ustez prostituzio sare horrekin lotura duten zazpi lagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.