Prozesuaren "arauak" aldaezinak direla erantzun dio Espainiako Gobernuak ETAri

Baldintza horiek Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak ekainean Kongresuan ezarritakoak direla azpimarratu du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak: ETAren indarkeriarik eza eta egun indarrean dagoen legediari eustea.

2006ko azaroaren 4a
17:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Baieztapen horren bidez erantzun dio ETAk Zutabe barne aldizkarian plazaratua duen prozesuaren inguruko hausnarketari. Hain justu, prozesua gidatzeko arauak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburak joan den ekainean Kongresuan ezarri zituela nabarmendu du, eta "aldaezinak" direla azpimarratu.

Arau horiek erraz laburbiltzen dira. Aurrebaldintza bat dute: indarkeriarik eza. Metodologia bat: elkarrizketa. Eta elkarrizketa horretarako marko bat: egungo indarrean dagoen legedia", zehaztu du Rubalcabak.

Espainiako Gobernuak "indarkeria amaiarazteko" borondate sendoa duela erantsi du, baina helburu hori lortzeko egungo legedia ez dutela baztertuko ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.