PSE-EEk Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra behin betiko ixteko eskatuko du Eusko Legebiltzarrean ekainaren 12an egingo duten osoko bilkuran. Hala ere, EAk zentral nuklearraren inguruan egindako hiru puntuko proposamenaren atal bati zuzenketa egin dio PSE-EEk.
Izan ere, EAren proposamenak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio zentral nuklearrari buruz jarrera hartzeko eta haren esku dagoen beharrezko guztia egiteko. PSE-EE haratago joan da: Jaurlaritzari Garoña prozesuari jarraipena egiteko eta Espainiako Gobernuarekin eta Garoñarekin zerikusia duten administrazio guztiekin elkarrizketa bide guztiak irekita izateko eskatuko dio.
EAk bere proposamenean, zentralari baimena ez luzatzeko, zentral nuklearra behin betiko ixteko eta hura ustiatzen jarraitzeko baimena ez berritzeko ere eskatu du.
Espainiako Segurtasun Kontseiluak uztailaren 5a baino lehen erabaki beharko du haren jarduera beste hamar urtez luzatuko duen edo itxi egingo duen.
1970ean sortu zuten Garoña. Nuclenor enpresak kudeatzen du -Endesa eta Iberdrola dira Nuclenorreko kide-, eta luzapena galdegin du.
Ingurumena
PSE-EEk Garoña ixteko eskaera egingo du Eusko Legebiltzarrean
Ekainaren 12an zentral nuklearra etorkizunari buruzko eztabaida egingo dute Legebiltzarrean. Uztailaren 5a baino lehen erabaki beharko du Espainiako Segurtasun Kontseiluak haren jarduera beste hamar urtez luzatuko duen edo itxi egingo duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu