Bilboko PPko zinegotzien buruak, Kristina Ruizek, gaur jakinarazi duenez, bere alderdiko kideak ez dira hiriburuko jaiei hasierako txupinazoan egongo, Sonia Polo Aste Nagusiko txupinerak indarkeria ez duelako gaitzetsi eta neba preso duelako. PSE-EEk ere erabaki bera hartu du, eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateari txupineraren izendapena atzera ez botatzea leporatu diote.
Eguzkizaleak konpartsako kidea da Polo; aurten konpartsa horri egokitu zaio txupinera aukeratzea. Bilboko PP eta PSE-EE izendapena eragozten saiatu dira eta behin eta berriz eskatu die Azkunari erabakia atzera botatzeko. PPkoek adierazi dutenez, Azkunak "denbora nahikoa izan du izendapena atzera botatzetako" eta "lortu duen bakarra alkateak instituzioetan mundu erradikalak duen presentzia areagotzea" da.
Txupinera, mehatxatuta
Poloren argazki bat eta bala bat zeramatzan gutuna jaso zuen Bilboko Udalak, herenegun. Ertzaintzak gutuna nork bidali duen ikertzen ari da.
Bihar agerraldia egingo dute Arriaga Antzokiaren aurrean, 12:00etan. Ondoren, elkarretaratzea egingo dute; jaien alde daudenei dei egin diete, "txupinerari eta konpartsei sostengua emateko".
Politika
PSE-EEko eta PPko zinegotziak ez dira Bilboko jaien hasierako txupinazoan egongo
Sonia Polo txupinerak indarkeria ez duelako gaitzetsi hartu dute erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu