Datorren urteko EAEko aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzak eta PPk, Lehendakaritzak ohar batean jakinarazi duenez. Nahiz eta aurten PPk aurrekontuei zuzenketak bere kasa aurkeztu —azken bi urteotan PSErekin hitzartuta aurkeztu ditu—, Eusko Jaurlaritza eta biak ados jarri dira, eta, ondorioz, 2012ko aurrekontuak onartuko dituzte Eusko Legebiltzarrean. Lortutako akordioaren arabera, PSE-EEk eta PPk elkarri emango diote babesa euren zuzenketak bozkatzeko orduan.
Lehendakaritzak jakinarazi duenez, azken egunotan zenbait bilera izan ditu Rodolfo Ares Herrizaingo sailburu eta Jaurlaritzako koordinatzaileak Iñaki Oiartzabal EAEko PPko idazkari nagusiarekin, eta ados jartzea lortu dute. Jaurlaritzak uste du PP «erantzukizunez» jokatzenari dela aurrekontu proiektu «zorrotza» babestuta. Lortutako akordioarekin, gainera, PSEketa PPk 2009. urtean sinatu zuten Aldaketa Demokratikorako oinarrien ituna bete dela azpimarratu du Jaurlaritzak.
Bi alderdiek uste dute egoera ekonomiko «zaila eta ezegonkorra» duela erkidegoak, eta horren eraginez jarduera arlo guztietan murrizten ari dela, zerga bidezko diru sarrerak urrituz doazelaeta, aldi berean, langabezia eta gizarte laguntzak handituz doazela.Egoera horri «neurritasun printzipioa» erabilita erantzunnahi dio Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuak, Lehendakaritzak oharrean azalduduenez. Datorren urtean murrizketak egingo ditu Jaurlaritzak, baina «ongizate sistemarenardatzen gastuari lehentasuna emanez», hau da, osasunari,hezkuntzari eta gizarte zerbitzuei.
Ostiralean, lehen eztabaida
Hilaren 23an onartuko dira EAEko aurrekontuak, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Hala ere, aurretik, zuzenketak eztabaidatuko eta bozkatuko dira. Osoko zuzenketak eztabaidatuko dituzte lehendabizi, ostiral honetan. Aralarrek, EAk, Ezker Batuak eta UPDk aurkeztu dituzte osoko zuzenketak. Alta, PSEk eta PPk gehiengoa dutenez, bat bera ere ez da aurrera aterako.
Zuzenketa partzialak, berriz, hurrengo astean eztabaidatuko dituzte batzordean. Talde guztiek aurkeztu dituzte zuzenketak: EAJk 239 erregistratu ditu; PSE-EEk, 30; PPk, 118; Aralarrek, 604; EAk, 264; EBk, 144; eta UPDk, 172. Jaurlaritzaren eta PPren akordioari esker, PSE eta PPk aurkeztutakoak onartuko direla ziurra da, baina ez da espero gainerako taldeenak aurrera ateratzea. Oposizioko taldeek ez dute itxaropen handirik, behinik behin. EAJk, esaterako, salatu du PSE Jaurlaritzan dagoenetik ez duela EAJren zuzenketarik onartu.
PSE eta PP ados jarri dira aurrekontuak onartzeko
Akordioaren arabera, PSEk eta PPk elkarri babesa emango diote euren zuzenketak bozkatzeko orduan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu