«Desilusioa» eragin du ETAren agiriak Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailearen esanetan: «Ez da gizarteak espero zuena» eta «gabezia handiegiak» ditu. Haren ustez, «baldintzak soberan» ditu agiriak, eta «garrantzitsuena falta zaio: behin betiko amaitu dela esatea». Hala ere, «poza» eman diola onartu du Pastorrek, eta «urratsa» dela ere bai, «beti delako hobea ez duela hilko jakiteakontrakoa baino».
Gehiago ere esan du PSE-EEren bozeramaileak: «Egia da urratsa dela»; edozein moduz, «zuzenbide estatuak» behartu du ETA urratsa egitera, eta «tinkotasun demokratikoarekin ezartzen ari diren politika fruituak ematen ari delako ikusi du bere burua gelditzera behartuta». Hortaz, ETAri «politikoki suntsitua» eta «desagertzera kondenatua» dagoela esan dio, eta hiltzeari uzteagatik ez duela inolako «ordain politikorik jasoko».
Hala ere, «esperantza» ere aipatu du Pastorrek: «Esperantza ez bada zapuzten, indarkeria behin betiko eta baldintzarik gabe desagertzen bada, demokraziak jakingo du zuzenbide estatuak ezarritako baldintzak betetzen dituztenekin eskuzabal izaten».
PSNrentzat, ez dago berririk
PSNren ustez, ETAren agiria «erretolika eta publizitate hutsa» besterik ez da, eta, beraz, ez dago inolako berririk.
ETAren su-etena. Erreakzioak
PSEk dio «urratsa» ez dela nahikoa eta «desilusioa» eragin duela
Pastorren hitzetan, «esperantza zapuzten ez bada», legea betetzen dutenekin «eskuzabal arituko da demokrazia»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu