Politika

PSEren iduriko, presoen hurbilketa ez litzateke prozesuaren bultzagarri izango

Hainbat sektoretatik bestelakorik eskatu arren, Rodolfo Ares PSE-EEren zuzendaritzako bozeramailea euskal preso politikoak hurbiltzearen eta Espainiako Alderdien Legea bertan behera uztearen kontra agertu da. Areago, presoen hurbilketa ez litzatekela prozesuan aurrera egiteko lagungarri izango eta Aldrdien Legea beharrezkoa dela adierazi du.

2006ko abuztuaren 30a
17:42
Entzun
"[Espainiako] Gobernuak argi eta garbi esan du ez daukala espetxe politikan mugimendurik egitea aurreikusita. Gainera, erabaki hori prozesuan aurrera egiteko baliagarri litzatekeela diotenak oker daude, iraganera begiratzea besterik ez dago: iraganean hurbildu zituztenpresoak, esate baterako, azken su-etenean, eta gero ez zen bidean aurrera egiteko lagungarri izan", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

"Ez dugu Alderdien Legea bertan behera utziko, uste baitugu oraindik beharrezkoa dela", erantzun du gai horri buruz galdetu diotenean. Ezker abertzaleak politika egin dezan zuzenbide estatuari bere exijentziak lasaitzeko eskatzen dioten horiek oker daude. Oker, gainera, maila etiko eta demokratiko batean, ez baita demokrazia bere exijentziak murriztu behar dituena ezker abertzaleak politika egin dezan, alderantziz baizik. Denok zorrotzago izan beharko genuke ezker abertzalearekin gainerako guztiok betetzen ditugun arauak bete ditzan", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.