«Ginekologoaren kontsultan jakin nuen haurdun nengoela, eta bertan esan nion abortatu nahi nuela. Hark eman zidan klinika pribatu baten helbidea. Ez zitzaidan gustatu psikiatrarekiko elkarrizketa; 2002. urtea zen, eta 1985eko legearen barruan abortatu ahal izateko formalitate bat zen, baina lekuz kanpo zegoela iruditu zitzaidan: nahikoa argudio zen nire erabakia.
»Nik ez nuen inolako zalantzarik eduki; ez nuen hausnartu behar izan, ez zidan kezkarik eragin, eta ez dut inoiz errurik sentitu. Une hartan, nire bizi proiektuan gauza asko zeuden erabakitzeko; batez ere, ez nekien umerik eduki nahi nuen ala ez, eta ez zitzaidan iruditzen halako erantzukizun handia istripuz har zitekeenik.
»Halere, ez nion ia inori kontatu, epaitua izateko beldurrez, tabuaren eraginez edo. Gerora ere, senideei ere ez diet jakinarazi, behar hori ere ez dudalako sentitu: egiaz, abortu hura ez da hain garrantzitsua izan nire bizitzan, ez diot inportantziarik eman; beraz, ez dut horri buruz hitz egiteko beharrik sentitu».
Ana Etxarte. Bilboko Udaleko Bilduko zinegotzia (40 urte)
«Psikiatrarekiko elkarrizketa lekuz kanpo zegoela iruditu zitzaidan»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu