Espainiako hauteskundeak

PSOEk legea aldatu nahi du, abenduaren 25ean bozkatu behar ez izateko

Hauteskunde kanpaina erdira murriztu nahi du, bozak abenduaren 18an izan daitezen.

Pedro Sanchez, Eivissan (Herrialde Katalanak) aurreko astean. SERGIO G. CANIZARES, EFE
2016ko abuztuaren 25a
16:09
Entzun

Miguel Sebastian ministro ohiak eman du PSOEren asmoen berri, telebista kate batean. Espainiako Konstituzioak ezartzen du hauteskundeak nola egin behar diren. Horren arabera, Ana Pastor Espainiako Kongresuko presidenteak Rajoyren inbestidurarako jarri zuen egunaren ondorioz, abenduaren 25ean errepikatu beharko lirateke Espainiako Gorteetarako hauteskundeak hirugarren aldiz. PPko hainbat kargudunek aitortu dute eguna apropos aukeratu zutela, presio neurri gisa, PSOEk Rajoyri presidente izaten utz diezaion —bigarren bozketan 11 abstentzio behar ditu gutxienez PPko hautagaiak—. PSOEk, ordea, lege proposamen bat aurkeztu nahi du hori aldatzeko.

Neurri horrekin Hauteskundeetako Lege Organikoaren 51. artikulua aldatu nahi dute sozialistek. Horretarako, ordea, babes handia beharko du. Alderdi guztien artean nahikoa kontsentsu bada, ordea, presidente bat aukeratzeko ez bezala, abenduaren 25a egun desegokia dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.