Mozioa

Quirogak aurreko astean eta gaur esanak, aurrez aurre

Aurreko astean Askatasuna eta Bizikidetza lantaldea sortzeko proposamenarekin atzera egingo zuela iragarri zuen agerraldian esandako batzuk gezurtatu ditu gaur Quirogak. EH Bildu egin zuen orduan erantzule; gaur esan du ez dela justua hari bakarrik egoztea ardura.

jon ordonez garmendia
2015eko urriaren 14a
15:34
Entzun

Astebete baino ez da pasatu, asteazkenetik asteazkenera, Quirogak Askatasuna eta Bizikidetza lantaldea sortzeko proposamena atzera bota zuenetik. Orduko horretan PPren presioak ukatu zituen, baina gaur garbi utzi du atzera egiteko eskatu ziotela. Orduan ez bezala, PPren jarrerari ere egotzi dio emandako atzerapausoaren erantzukizuna. Dimisioa eman du, eta bizikidetzaren aldeko mezua eman du. Orduan esandakoak eta gaur esandakoak alderatu ditu BERRIAk:

Mozioa aurkezteko unea:

Urriaren 7an: "Ez da hau unea mozioarekin aurrera jarraitzeko. Ez da garaia eztabaida honetarako".

Orain: "Mila aldiz aurkeztuko nukeen [Askatasuna eta Bizikidetza lantaldea sortzeko] mozioa"

Gertatutakoaren erantzukizuna:

Urriaren 7an: "EH Bilduk [mozioaz] egindako erabilera alderdikoia, garaipen gisa hartzea, injustua da"

Orain: "Ez da justua EH Bilduren jarrerari bakarrik egoztea [mozioa erretiratzea] gertatu izana".

PPren jarrera:

Urriaren 7an: "[PPren zuzendaritzan] Entzun eta ulertu egin dute nire proposamena, eta eskertu nahi dut izan duten sentsibilitatea".

Orain: "Mozioa erretiratzeko eskatu zidaten".

Iraganaren zama:

Urriaren 7an: "PPk ezin du onartu EH Bilduk mozioa garaipen modura aurkeztea. Ez da justua guk egindako proposamenarekin, ezta denbora honetan guztian terrorismoaren aurrean egon diren gizon eta emakumeen ibilbidearekin, zeintzuek asko sufritu duten, baita euren familiek ere. PPk terrorismoarne aurkako historia du. ETAren erresistentzia hiritarra izan ginen".

Orain: "Terrorismoaren abangoardia izan da PP, eta bizikidetzarako abangoardia ere izan behar du. Erresistentziatik eragina izatera iragan behar du. Gu gara ekarpen gehien egin dezakegunak etorkizuneko bizikidetzan. Ez ditugu etorkizuneko indarkerien haziak erein behar, bizikidetzaren haziak baizik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.