"ETAk ez ditu euskal gizartearen nahiak errespetatzen, eta horren ondorioak gu ari gara ordaintzen", adierazi du Eusko Alkartasuneko idazkariak. "Duela 25 urte ETA egunean eguneko herria osatzen hasi izan balitz, orain autodeterminaziotik gertuago egongo ginateke", azpimarratu du.
Bestalde, Euskal Herriak Aznarren gobernuarekin ez daukala etorkizunikesan du Larreinak. "Aznarren gobernuak demokrazia praktikan jartzea ezeztatzen du", adierazi du. Aznarren gobernuarekin etorkizunik ez dagoen bezala, ETArekin ere ez dagoela etorkizunik adierazi du Larreinak, "giza eskubideen aurka egiten duelako".
"Otegik giza eskubideen kontrako ekintzak onartezinak direla onartu behar du, eta bide politikoetatik herri bat eraiki behar da", zuzendu zaio Larreina SAko parlamentarioari. EAko idazkariak euskal gizartearen nahiak eta giza eskubideak errespetatuz, aurrera jarraitzeko bide bat badagoela adierazi dio Otegiri.
Gatazka politikoa
Rafa Larreina: "Norbanakoen askatasunik gabe ezinezkoak dira askatasun kolektiboak"
EAko idazkari Rafael Larreinak norbanakoaren askatasunik gabe ezinezkoa dela askatasun kolektiboa adierazi du gaur, Arnaldo Otegik atzoko manifestazioan esandakoari erantzunez. "Espainian ez zen hildakorik egongo 1977an EAJk ETAren proposamena onartu izan balu", adierazi zuen Otegik atzokoan eta Larreinak Otegiren baieztapenaren inguruan hitz egin du gaur Eusko Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu