Clara Rangelen ustezko hiltzaileak zertan ari zen bazekiela defendatu dute hura artatu zuten auzitegiko medikuek eta psikologoek. «Ez zuen izaeraren inolako nahasmendurik, ezta buruko gaixotasunik ere», esan zuten atzo, epaiketaren laugarren egunean. Gainera, nabarmendu zuten oso pertsona «oldarkorra» dela, eta emakumeen aurkako jarrera duela. «Gertatzen zaizkion gauzetako batzuen errudun egiten ditu».
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, berriz, lau gizon atxilotu zituzten aurreko asteburuan Iruñean, emakumeen aurkako indarkeria delituak egotzita. Atxilotuetako bati bikotekidea labanaz zauritzea leporatu diote.
Bestalde, Bilboko Udalaren genero indarkeriaren kontrako programaren «bikaintasuna» saritu eta aitortu du Nazio Batuen Erakundeak. Udaleko Berdintasun zinegotzi Oihane Agirregoitia pozik azaldu da berriarekin. «Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen jarraituko dugu, eta genero indarkeria jasaten duten emakumeei ahalik eta arreta azkarrena eta eraginkorrena ematen. Ez nituzke ahaztu nahi haien seme-alabak. Haiek ere biktimak dira». Azken urteetan salaketa kopuruek gora egin dutela gogorarazi du.
Ragelen ustezko hiltzaileak zertan ari zen bazekiela esan dute medikuek
Bilboko Udalaren genero indarkeriaren kontrako programa saritu du Nazio Batuen Erakundeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu