Amonarekin eztabaida bat izan zuen 21 urteko gazte batek, eta labankada bat eman zion gerrialdean, eta bertan hil zuen. Ramona Miguelez zuen izena emakumeak, 84 urte zituen, eta Etxebarrin (Bizkaia) bizi zen. 2007ko abenduak 13 zituen.
Ikusi gehiago
Eguerdian gertatu zen hilketa, 12:15 aldera, familiaren etxean. Jonathan V. B. amonarekin haserretu zen, sukaldeko labana bat hartu, eta emakumeari atzetik sartu zion, defenditzeko inolako aukerarik eman gabe. Gazteak berak salatu eta aitortu zuen hilketa. Larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten Miguelez salbatu.
Hilketa salatuta, etxetik ihes egin zuen gizonak, eta etxe batean sartu eta giltzatu zen. Ertzainek motozerra batekin ireki zuten atea, eta atxilotuta eraman zuten gizona.
Ezagutu zen lapurreta saiakera batzuk egin zituela gazteak, eta tratamendu psikiatrikoa ere jasan zuela. 2009an, Bizkaiko Auzitegiak zortzi urteko itxialdira zigortu zuen gaztea, eta zentro psikiatriko batean sartu zuten.