Espainiako Gobernuko hurrengo presidente Mariano Raxoiren inbestidura saioa abenduaren 19an eta 20an egingo da, diputatuen kongresuan, Madrilen. Aitor Esteban EAJko diputatuak esan du Raxoik euren alderdiaren botoak nahi baditu «bakerako eta autogobernurako konpromiso argia» erakutsi beharko duela. Irrati batek egin zion elkarrizketan esanzituen hitz horiek diputatuak. Estebanen iritzian, Raxoik EAJren babesa jaso dezan abian jarri behar ditu desarmea gertatzeko mekanismoak. Horrez gain, espetxe politika aldatzeko pausoak ere eman behar ditu.
Estebanek badaki, ordea, jarduneko gobernua dagoen artean «zaila» izango dela «mugimenduak egitea». Nabarmendu duenez, kongresuko eta senatuko presidenteak oraindik ez hautatu izanak argi utzi du Raxoi «geldia» dela erabakiak hartzeko orduan.
EAJko diputatuak Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei buruz ere hitz egin zuen. Estebanen ustez,EBBko presidenteaalderdiaren lehendakaritzarako hautagaia izatea ez litzateke «etikoa», nahiz eta legezkoa izan. Estebanek dio alderdiaren zuzendaritza berritu asmotan ari direla, baina EAJko presidente gisa «oso ondo»aritu dela Iñigo Urkullu, eta hurrengo lau urteetarako presidente ona litzatekeela. Duela egun batzuk, Urkulluk adierazi zuen lehendakaritzarako hautagai bera hautatuko balute bi karguen artean bat aukeratu behar lukeela.
Amaiur, kreditazioen bila
Amaiurreko kideak kreditazioak jasotzera astelehenean joango dira diputatuen kongresura. Koalizioak ez daki talde propioa osatu ahal izango duen. Asteartean osatuko den kongresuko mahaiak erabakiko du hori.
«Raxoik bakerako konpromiso argia azaldu behar du»
EAJko diputatu Aitor Estebanek esan du Raxoik euren botoak nahi baditu pausoak eman behar dituela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu