Hainbat neurri iragarri ditu Mariano Raxoik krisi ekonomikoari aurre egiteko. Hauek dira horietako batzuk, beste batzuen artean:
-Urtarrilaren 1ean pentsioak KPI adina igoko dira. ”Beste gastu guztiak jaitsi daitezke”, iragarri du baina horiek martxoaren amaieran zehaztuko ditu.
-Aurrekontuak egonkortzeko legea egingo du. ”Defizitak, zorrak ez digu egonkortasunik ekarri. Diziplinak ekarri digu aurrerapen soziala”. Defizita 2012an beste 16.500 milioi eurotan murriztuko duela iragarri du.
-Finantza sistemaren berregituraketa amaitu nahi du.
-Zor publikoa %60ra jaitsiko du 2020rako, eta BPGaren %0,4ko defizit muga izango dute administrazio guztiek.
-Autonomoek eta enpresek ez dute BEZa ordaindu beharko administrazioak ordaintzen dien arte.
-Agentzia eta erakunde publikoak kenduko ditu. Funtzionarioak ordezkatzeari utziko diote, segurtasun indarretakoak izan ezik.
-Nekazaritza Ministerioa berreskuratuko du.
-Lan eskaintza publikorik ez da izango 2012an.
-Fusioak bultzatuko ditu, eta gainbegiratze sistema aldatuko du, "orain arte Espainiako Bankuak izan dituen blokeoak eragozteko"
-Kostuak gutxitzeko neurrien artean administrazioen moldaketa izango da, bikoiztasunak eragozteko.
-Sustraituta ez dauden jaiegunak astelehenetara pasako ditu.
-Batxilergoa urtebetez luzatuko du,
-Krisia bukatzean zerga sistema "sakonagoa" egin nahi duela esan du.