Renfe Mugi txartelean sartzeko, bilera egingo dute

2013ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mugi txartelatik kanpo gelditu zen Renfe Espainiako trenbide konpainia publikoa, baina, tren zerbitzu horiek ere txartelean integratzeko «aurrerapausoak emateko», Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugarte Madrilera joango da bihar, Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariekin biltzera. Bestalde, tarifa integrazioa martxan jarri baino hilabete eta erdi lehenago Eusko Jaurlaritzak ez zuela parte hartuko esan zuela jakinarazi du Ugartek. EAJk, aldiz, salatu du Bildu ez dela gai izan Mugi txartela egoki ezartzeko, eta, ondorioz, errua Jaurlaritzari egotzi diola. «Foru aldundiaren presak kaosa sortu du erabiltzaileen artean», esan du EAJko Joseba Antxustegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.